Ekitaldiak ad hoc,
Egoera bakoitzaren gustura
Zure neurrirako ekitaldia aniztasun handiko espazio batean.
Edozein aitzakia ona da lagunekin, lankideekin edo familiarekin elkartzeko. Bezero bakoitza bakarra da, eta horregatik proiektu bakoitza hala izan behar du. Olentzon gure espazio guztiak zure eskura egongo dira, beharraren neurriko guneak sortu ahal izateko. Partikularra zein enprea izan, beti zainduko zaitugu zu eta zureak. Modu profesionalean egingo dugu lan buruan duzun ekitaldia antolatzen laguntzeko. Olentzo espazio desberdin bat da, non gauza ezberdinak egin daitezkeen, izan ere, egoera bakoitzean finka erabat eraldatzen baita. Buruan duzun guztia da posible hemen:
Aurkezpenak, moda desfileak, ekitaldi korporatiboak, bilerak, esperientziak, dastatzeak, jaiak, agurrak…
Zuk ere ekitaldian edo ospakizunean gozatu eta deskonektatu ahal izateko, gaitasun ezberdineko lan talde profesionala dugu, diziplina eta trebetasunez beterikoa. Gainera, barruko nahiz kanpoko hainbat gune ditugu zure esku, leku berezi bakoitzean egoteko aukera izango duzuelarik:
Haurrentzako jaiak, enpresa-standak, bilera-guneak, hitzaldiak edo topaketak, enpresa-bazkariak, jaunartzeak, bataioak, oturuntzak, ospakizunak, urtebetetze-festa bereziak. Olentzon imajinatzen duzun guztia posible da.
AURREKONTU MALGUTASUNA
Ez kezkatu eskuan aurrekontu zehatz bat baduzu. Kontaiguzu zein ideia duzun eta zure beharretara egokituko gara aurrekontua prestatzerakoan.

