Buruan duzun ideia kontatu eta zure eguna modu pertsonalizatu eta profesionalean antolatuko dugu. Sortu magia eta partekatu zure familia eta lagunartean. Xehetasun guztiak zaintzea gustatzen zaigu. Olentzon dena prest dugu ezkontza emozioz bizitzeko. Zure ametsetako eguna egi eta posible bilakatzea da gure eginkizuna, merezi duzu eta.
Zure eguna ingurune berezi eta pribilegiatu honetan izan daiteke. Une paregabe eta oroitzapen eder asko sor ditzagun elkarrekin gure txokoan. Egun berezi honetan zuen bidelagun gara.
Zure ametsen ezkontza perfektua izan behar du eta horregatik ezin gara klimaren edo eguraldi txarraren menpe egon. Olentzo finkan zure eta zure senitartekoen ongizatea bilatzen dugu.
Zure A Plana planifikatzen laguntzen dizugu, baina baita zure B Planean pentsatzen ere. Hainbat gune ditugu, beraien artean ezberdinak, eta hau izango da gure aliatu nagusia.
Hala, gure ezkongaiek nahi duten ezkontza diseinatu ahal izango dute Olentzon, izan ere, finka ospakizun bakoitzerako esklusiboki alokatzen baita.
Zure egun handia ospatzeko Olentzo aukeratzean, ez zara bakarrik leku bat aukeratzen egongo, esperientzia bat baizik. Ez gara leku edo toki bat bakarrik. Gipuzkoa Bodas enpresarekin bat lan egiten dugu, eta beraz, ezkontza prestatzen eta antolatzen lagun diezazukegu hasieratik bukaerara arte. Ez zaitez kezkatu eta utzi antolaketa gure esku. Badakigu ezkontza bat antolatzea askotan ez dela erraza, gauza askotan pentsatu behar dela eta batzuetan ezustekoak egon daitezkeela. Hori dela eta, hornitzaileen kudeaketan, antolaketan eta plan osotasunean lagunduko dizun talde bat izango duzu eskura, egun handi honetan dena primeran atera dadin.

